Gero eta gehiago dira gai honen inguruan lan egiten duten lan-taldeak edota enpresak. Gaurkoan, eredu nagusi moduan EDUROBOTIC taldea hartu dut. Enpresa honek egiten duen lana da ikastetxe eta institutuei herramintak eman programazioan, IKT-eetan eta robotikan lan egiteko.
- PROGRAMAZIOA: Scratch bereziki, baita beste aplikazio batzuen erabilera (KODU, Construct2, HTML...). (Edurobotic, 2018)
- ROBOTIKA: Roboten bidez programatutakoa martxan jarri. LEGO, Beebot, Edison edo Mbot robotak erabiliz funtzio ezberdinak martxan jartzeko. (Edurobotic, 2018)
Mbot robota LEGO robot bat
- 3D INPRIMAKETA: umeekin 3D inprimazioen diseinuak egiteko baliabideak helaraztea, hala nola, Tinkercad on-line aplikazioa. (Edurobotic, 2018)

Ikusi dugunez anitzak dira ikastetxeetan egin daitezkeen proiektu eta ariketak honen inguruan eta umeek irrikitan hartzen dituzte honelako esperientzia berriak.
