Teknologia erabilpen anitzaren kausetako bat gaixotasunak dira. Gaixotasun hauek gehiegikerizko erabilpenagatik, erabilpen okerragatik edota bestelako erabilpenengatik izan daiteke.
- Carpiano Tunelaren Sindromea: sindrome hau gehiegi txateatzen denean gertatzen da, eskura heltzen den tendoia Carpiano tunelaren kontra presioa egiten duenean. Honek mina, sorgortzea, inurridura edota ahultasuna eragin dezake. (Semana, 2014)

- Entzumen arazoak: musika gehiegi edo altuegi entzuteagatik baita aurikularrak gehiegi erabiltzeagatik sor daitezkeen arazoak dira. Hipoakusia (gortasuna), oreka arazoak (oreka neurtzen eta erregulatzen dituzten organoak belarrietan baititugu) edota zorabioak izan daitezke arazoetako batzuk. (Semana, 2014)
- Arazo mentalak: pertsona askok teknologien erabilera ez-aproposa egiteagatik depresioa, aislamendu soziala, antsietatea, bizitzarekiko plazerraren galtzea edo egunerokotasunean egiten diren ariketekiko motibazioa galtzen dute, besteak beste. (Semana, 2014)
- Gehiegizko pisua edo gizentasuna: ez mugitzearen edo gutxiago mugitzearen ondorioz gerta liteke hau; pertsona askok, lehen eskuz edo manualki egiten zituzten gauzak, orain teknologien bidez egin ditzazkete bakarrik botoi bat sakatuz edota ahotsaren bidez. Gainera, gizentasunak beste gaixotasun batzuk ekar ditzazke, hala nola, diabetesa, kolesterola, etab. (Semana, 2014)
- Bista arazoak: ordu gehiegi egotean ordenagailu baten edo mugikor baten aurrean begiek esfortsu handia egin behar dute, eta honek denborarekin arazoak sortzea eragin dezake. Horregatik ordu asko egon ordez, pausak egitea gomendatzen da. (Semana, 2014)
- Mendekotasuna: gaur eguneko gizartean momentuoro gaude konektaturik eta informazioa bide askotatik heltzen zaigu. Gainera, teknologia aparagailuen pantailak, koloreak, publizitateak, soinu bereziek... guztiak laguntzen du gure mendekotasuna handiagotzen. Sare sozialek ere prozesu honen zati handia dira, momentu oro konektaturik egoteko aukera ematen digutelako.
- Bestelakoak: egon daitezke aurreko kategoria edo mailetan sar daitezkeen gaixotasun edo arazoak; hala nola, logurea, loezina, memoria galtzea, bertigoa, etab. (Semana, 2014)
Nire ustez gaixotasun edo arazo hauetaz kontziente izatea eta teknologien erabilpen apropos eta egoki bat egitea oso garrantzitsua da bizi garen gizartean. Horregatik, hazi egiten ari diren umeen hezkuntzan IKT-ei buruz eta teknologien erabilpen positiboari buruzko informazioa helaraztea oso garrantzitsua dela esango nuke.





