Kaixo guztioi eta ongi etorri nire bloggera!! Blanca Bajo naiz eta nire bloggean teknologia munduarekin bat egiten duten hainbat gai interesgarri jorratuko ditut. Espero dut zuen gustukoak izatea 馃槏馃捇馃帀
Robotika eta teknologi munduak
Blog honetan teknologia berrien eta robotikaren munduetan murgiltzeko aukera izango dugu...
jueves, 28 de febrero de 2019
Robotikari sarrera
mi茅rcoles, 27 de febrero de 2019
Robotika eta hezkuntza
Gero eta gehiago dira gai honen inguruan lan egiten duten lan-taldeak edota enpresak. Gaurkoan, eredu nagusi moduan EDUROBOTIC taldea hartu dut. Enpresa honek egiten duen lana da ikastetxe eta institutuei herramintak eman programazioan, IKT-eetan eta robotikan lan egiteko.
- PROGRAMAZIOA: Scratch bereziki, baita beste aplikazio batzuen erabilera (KODU, Construct2, HTML...). (Edurobotic, 2018)
- ROBOTIKA: Roboten bidez programatutakoa martxan jarri. LEGO, Beebot, Edison edo Mbot robotak erabiliz funtzio ezberdinak martxan jartzeko. (Edurobotic, 2018)
Mbot robota LEGO robot bat
- 3D INPRIMAKETA: umeekin 3D inprimazioen diseinuak egiteko baliabideak helaraztea, hala nola, Tinkercad on-line aplikazioa. (Edurobotic, 2018)

Ikusi dugunez anitzak dira ikastetxeetan egin daitezkeen proiektu eta ariketak honen inguruan eta umeek irrikitan hartzen dituzte honelako esperientzia berriak.
martes, 26 de febrero de 2019
Scratch
Scratch aplikazioa umeentzako oso egokia den aplikazioa da, programazioan lehen pausuak emateko oso egokia eta erraza.
Honen bitartez:
- Sormena sustatzen da. (Penalva, 2019)
- Pentsamendu logikoa garatu egiten da. (Penalva, 2019)
- Bizitzan sor daitezkeen arazoei aurre egiten ikas dezakete umeek. (Penalva, 2019)
Guzti hau modu dibertigarri eta dinamiko batean 馃槂馃槂 Scratch aplikazioa hainbat robot eta jokoekin konektatu daiteke eta. Aplikazioak proiektu sinple eta eginak eskeini egiten ditu (Penalva, 2019)
Azken bertsioa Scratch 3.0 da; jarraian dagoen link-an on-line lan egiteko sarrera lor dezakezue: Scratch on-line
Erabilera oso erraza du, Nafar gobernuko Hezkuntza departamentuak helarazi dituen bideoak oso baliagarriak izan daitezke aplikazioan lehen pausuak emateko:
Bideo gehiagorik ikusi nahi izanez gero, haien kanalaren link-era jo: Programamos YOUTUBE
domingo, 24 de febrero de 2019
Robotak
Robotei buruz hitz egiten dugunean, burura etortzen zaizkigun makinak etorkizuneko robot idealen antzekoak izan daitezke... Ordea ez gaude etorkizun horretatik hain urrun.
Gaur egunean estilo, kolore, aplikazio, sistema, marka, prezio... anitzeko robotak aurki daitezke merkatuan. Ordea, nik nire esperientzia erabiliko dut post hau idazteko:
- MBOT robotak: robot hauek oso txikiak dira eta Bluetooh bidez konektatzen dira tablet edo mugikorrera (ordenagailura konektatzeko USB kablea behar izaten da). Robot hauek zuk programatutako bidea jarraitzen dute, baina kontuz ibili behar da eskailerekin adibidez.
- SPHERO ROBOTAK: Mota honetako robotak erabilera ezberdina dute; borobilak direne, saltoak egiteko eta eskailerak igotzeko eta jaisteko gai dira. Bestalde, musika, argi ezberdinak eta mezuak helarazi ahal dituzte. Gainera, gehigarri anitzak dituzte forma ezberdinak lortu ahal izateko.
- LEGO ROBOTAK: zuk nahi dituzun formak lortu ditzazkezu robot hauekin, bai eta funtzio anitzak egin ere.

- SOPHIA: 1950. urtean Isaac Asimov-ek etorkizunean egongo ziren adimen artifizialdun robotei buruz idatzi zuena errealitate bihurtzeko bidean goaz eta Sophia robota horren froga bikaina da. 2015. urtean Hanson Robotic enpresak sortutako robota da, eta pertsona baten bizitza eramateko gai da; erantzunak eman, elkarrizketa bat jarraitu, bankuko tarjeta izan... guztiz pertsona erreal baten bizitza hain zuzen. (Ortega, 2019)

s谩bado, 23 de febrero de 2019
Etorkizuneko teknologia
Honako bideo hau asko gustatu zait. 2050. urtean nola biziko garen adierazi egiten du:
(Jennifer, 2016)
viernes, 22 de febrero de 2019
Teknologia eta baloreak
Gaur egunean gero eta gehiago da teknologiaren hedapena, hain zuzen, gure etorkizunaren mamia izango dela diote hainbat jakintsuk. "Vivimos en un mundo que depende de forma creciente de la ciencia y la tecnolog铆a. Los procesos de producci贸n, las fuentes de alimentaci贸n, la medicina, la educaci贸n, la comunicaci贸n o el transporte son todos campos cuyo presente y futuro est谩n fuertemente ligados, al desarrollo tecnocient铆fico" (Valdez, 2019).
Ikasle edo umeen hezkuntzan alde praktiko eta teorikoa irakastea oso garrantzitsua dela erakutsi dugu aurreko post-etan; ordea, teknologiarekin bat baloreak erakustea ere interesgarria eta ezinbesteko baliabidea izan daiteke. "Valores b谩sicos de nuestra cultura, valores, como la honradez, el humanitarismo, el respeto al individuo, el servicio a la sociedad, respeto democr谩tico al derecho de los individuos a tomar sus propias decisiones, preservar la vida y la salud, aliviar el dolor, dar cr茅dito cuando hay que darlo, compartir la confianza, ser justos" (Valdez, 2019).
Robotikan eta teknologian erabili daitezkeen tresnetaz aparte, badago baliabide bezala erabili daitekeen Wall-e pelikula. Pelikula hau baloreen eta gure etorkizunaren inguruan pentsaraztea eragiten du eta oso pelikula polita dela uste dut.
Robotikan eta teknologian erabili daitezkeen tresnetaz aparte, badago baliabide bezala erabili daitekeen Wall-e pelikula. Pelikula hau baloreen eta gure etorkizunaren inguruan pentsaraztea eragiten du eta oso pelikula polita dela uste dut.
jueves, 21 de febrero de 2019
Teknologiarekin erlazionatutako gaixotasunak
Teknologia erabilpen anitzaren kausetako bat gaixotasunak dira. Gaixotasun hauek gehiegikerizko erabilpenagatik, erabilpen okerragatik edota bestelako erabilpenengatik izan daiteke.
- Carpiano Tunelaren Sindromea: sindrome hau gehiegi txateatzen denean gertatzen da, eskura heltzen den tendoia Carpiano tunelaren kontra presioa egiten duenean. Honek mina, sorgortzea, inurridura edota ahultasuna eragin dezake. (Semana, 2014)

- Entzumen arazoak: musika gehiegi edo altuegi entzuteagatik baita aurikularrak gehiegi erabiltzeagatik sor daitezkeen arazoak dira. Hipoakusia (gortasuna), oreka arazoak (oreka neurtzen eta erregulatzen dituzten organoak belarrietan baititugu) edota zorabioak izan daitezke arazoetako batzuk. (Semana, 2014)
- Arazo mentalak: pertsona askok teknologien erabilera ez-aproposa egiteagatik depresioa, aislamendu soziala, antsietatea, bizitzarekiko plazerraren galtzea edo egunerokotasunean egiten diren ariketekiko motibazioa galtzen dute, besteak beste. (Semana, 2014)
- Gehiegizko pisua edo gizentasuna: ez mugitzearen edo gutxiago mugitzearen ondorioz gerta liteke hau; pertsona askok, lehen eskuz edo manualki egiten zituzten gauzak, orain teknologien bidez egin ditzazkete bakarrik botoi bat sakatuz edota ahotsaren bidez. Gainera, gizentasunak beste gaixotasun batzuk ekar ditzazke, hala nola, diabetesa, kolesterola, etab. (Semana, 2014)
- Bista arazoak: ordu gehiegi egotean ordenagailu baten edo mugikor baten aurrean begiek esfortsu handia egin behar dute, eta honek denborarekin arazoak sortzea eragin dezake. Horregatik ordu asko egon ordez, pausak egitea gomendatzen da. (Semana, 2014)
- Mendekotasuna: gaur eguneko gizartean momentuoro gaude konektaturik eta informazioa bide askotatik heltzen zaigu. Gainera, teknologia aparagailuen pantailak, koloreak, publizitateak, soinu bereziek... guztiak laguntzen du gure mendekotasuna handiagotzen. Sare sozialek ere prozesu honen zati handia dira, momentu oro konektaturik egoteko aukera ematen digutelako.
- Bestelakoak: egon daitezke aurreko kategoria edo mailetan sar daitezkeen gaixotasun edo arazoak; hala nola, logurea, loezina, memoria galtzea, bertigoa, etab. (Semana, 2014)
Nire ustez gaixotasun edo arazo hauetaz kontziente izatea eta teknologien erabilpen apropos eta egoki bat egitea oso garrantzitsua da bizi garen gizartean. Horregatik, hazi egiten ari diren umeen hezkuntzan IKT-ei buruz eta teknologien erabilpen positiboari buruzko informazioa helaraztea oso garrantzitsua dela esango nuke.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)









